
- Salneurriek erregaia, mantenimentua, arrisku orotarako segurua eta 24 ordutako asistentzia barneratuta dituzte.
- 23:00 eta 7:00-ak arteko orduak dohainik dira.
- Egun guztiko erreserba 12 orduko ordainketari dagozkionak izango dira.
Zerbitzuari dagokion urteko kuota modu honetan arautzen da:
NORBANAKO TXARTELA | 20,00 eurorekin txartel bat izango da * |
FAMILI TXARTELA | 30,00 eurorekin 2 txartel izateko aukera izango da familia unitate bakoitzeko ** |
ERAKUNDE TXARTELA | 20,00 eurorekin gehienez 5 txartel izateko aukera izango dute erakundeek. |
* Zerbitzuan alta ematen diren 40 lehenengo erabiltzaileek dohainik izango dute, zerbitzuaren lehen urtean zehar.
** Familia ugariei %25-eko deskontua egingo zaie urteko kuotan.